XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
APALLU - Kukurru... (
ABESLARIAK -
EZTI -
APALLU - Kukurrukua botatzen asi ta kukurrukuak irten. Baña ez adi estutu. Ollarraren Mezatara, kukurruku botatzeko eran joango nak eta ollarrik onenak bezin kukurruko zolia botako diat.
EZTI - Bajaundeizula!
MUTIKO I. - Kukurrukoaz eztaukagu guk emen ezer; goxoak bear ditugu orain.
MUTIKO 2. - Bai, goxoak.
EZTI - Gero: emendik orduerdi barru etorri zaitezte, ta egiñak izango ditut.
MUTIKO 3. - Gezurrik ez gero?
EZTI - Ez, mutil, ez. Oraiñartekorik goxoenak egingo dizkitzuet. Nere kontu.
MUTIKO 2. - Baguaz orduan.
MUTIKO 3. - Emen gera aurki
EZTI -
APALLU - Zertarako?
EZTI - Edozertarako.
APALLU - Eztek ori erantzun egokia.
EZTI - Zergatik ez?
APALLU - Etzekiat, baña, zerbait ire artekoren bat badabilkik.
EZTI - Biar jakingo dek.
APALLU - Eta gaur, zergatik ez? Gonak al dituk orain ere?
EZTI - .
APALLU - Pantxika Lanpernax'i abestu bear al diok?
EZTI -
APALLU - Zergatik ez? Ondo emakume bikain askoa zeok.
EZTI - Ja, ja, ja...!! Pantxika Lanpernax'i nik abestu? Aurrerakorik!
APALLU - Orain izango al dituk. Arekin ere, bein baño geiagotan ikusi aut.
EZTI - Eztizut ukatzen; orain ordea... Enijoakizu esatera.
APALLU - Ez, nai ezpadidak; baña, bazekiat. Kaskar berotzalle berria dek orain.
EZTI - Nor?
APALLU - Nor izango dek? Or aurrean bizi dan neskamea.
EZTI - Nola dakizu? Berak esan al dizu zerbait? Au poza!